Santinazio errepideko lepoaren gainean diren mendi gain horietatik, Larrungo trenaren burdinbidea parean dugu. Kremailera trenbide bat da, elektrika-trakziokoa, 1924an estreinatua izana. Garaiko tren-ilarak gora eramaten ditu, lepotik gailurrera, 4,2 km-tan. Patarrarengatik, motoreak bagoiak bultzatzen ditu igoaldian eta atxikitzen jaitsieran.