Hogei gotorleku baino gehiago izan ziren Larrungo mendigunean banatuak muga babesteko eta erasotzaileen oldarrak menean atxikitzeko. Lehen aldikotz erabili zituzten 1793an, espainol nahikundeen aurka, bigarren aldikotz 1813an, Soult marexala Wellingtonen ingeles saldoei buru egiten saiatu zelarik.