Miremont pentokako ur-dorrean eskailerak badira kanpoko aldetik. Kaskoan, ikuspegia espantagarria da zerua garbia delarik. Pirinio Garaietatik itsasbazterrera doa: Midi de Bigorre, Midi d’Ossau, Auñamendi eta Orhi dira nagusi.
Ibarxka hezeetako landareak (1,2 km)
UTM: 644105 – 4816438
Ibarxka zola interesgarria da landare mota franko baititu, lurra hezea du urte osoan eta lurrustelez aberats da. Espezie ugarik argia partekatzen dute: udaberriko loreek, hurritzek, altzek, gorostiek, robiniek, iratze arruntek edo orein-mihiek.