Ibilaldia aitzin edo ondotik, gomendatzen dizugu Bardozeko zentroa bisitatzea. Bada pilota plaza, eliza eta parkea, baina bereziki Salha jauregia. Salhatarren etxe ederra zen (XV. mendea), bi dorre gehitu ziren, burges-etxe izan zen ondotik, udaleku, eta 1980az geroztik, herriko etxe.