Harrizko murruak, malda eztiko teilatuak, ate zabala ardiak errazki sartzeko, platano bat hurbil landatua oihanera laster heltzeko: borda hau ardi etxolaren adibide ona da.
Pottoka (6,15 km)
UTM: 634437 – 4801288
Badu milaka urte pottoka euskal mendietan bizi dela; tokiko arraza primitiboa da. Gaur egun hezia da, eta jabeek libroki uzten dituzte mendietan gaindi ibiltzen; behor eta ume tropa ttipitan ibiltzen dira, eta bazterrak garbitzen dituzte.