Borda ez baita gehiago erabilia, aurri bat eta abereendako hespila baten aztarnak baizik ez dira gelditzen hemen. Haatik, ikuspegia ez da kaltetua izan; Irisarriko ibarra ikusmenean da eta urrunera, Midi d’Ossau, Auñamendi, Orhi, Orreagako gainaldeak, Jara edo Donibane Garaziko ibarrean den Munhoa ere ikus ditzakegu.