Bidearen bi aldeetan, haien garaierarengatik eta 3 metroraino hel daitekeen zirkunferentziarengatik ohargarriak diren haritzak ikus ditzakezu. Ehunka urte dituztenez, hain segur, behiala asko baliatzen zen Baiona - Donibane Garaziko ardatzean zebiltzan bidaiari eta merkatari anitz ikusi dituzkete pasatzen.