Usoak sarean ehizatzeko Euskal Herriko bederatzi tokietarik bat da hau. Sareko ehiza oso teknikoa da. Ehiztarien helburua da usoak sare batean erakartzea, ondotik sare hori erortzen uzteko eta usoak bertan harrapatzeko. Karroteak, xatarrak, abatariak eta abar, bakoitzak bere eginkizuna du usoen hegaldiak desbideratu eta sareetara erakartzeko.