Arbailako mendigunea kareharriz osatuta dago nagusiki. Urak asko aldatzen du kareharria. Izan ere, arroka disolbagarria da. Horregatik daude harpeak edo zuloak. Leku honetan bertan, horren adibide bat duzu. Baina ez sartu inoiz zuloetan espeleologian aditua den pertsona baten laguntzarik gabe!