"Olha" hitzak hastapenean artzainendako gerizaleku xumea adierazten zuen. Gaur egun, olha bat mendiko etxola bat da, franko ongi berriztatua, eta artzainek udan baliatzen dutena. Olhak bazkalekuetan kokatuak dira, eta, hola, artzainei beren kabalen ondoan egoteko aukera ematen diete.