Hemen, hezegune ttipi bat aurkituko duzu, eta landare haragijale ttipi bat ikusten ahalko duzu: muki-belarra. Hostoen azalean duen substantzia itsaskor bati esker, harrapakinak (intsektu arras ttipiak) harrapatzen ditu. Intsektuak deskonposatu eta digeritzen ditu, eta horrek nitrogenoa berreskuratzeko aukera ematen dio. Izan ere, bere ingurunean hazkurri-substantzia hori eskas du.