Ezpeletako baroien gaztelua –edo hobeki erran herriko ikur honen hondakina– Erdi Arokoa da. Matxinada baten ondotik suntsitua izan zen eta ezpeletarrek berreraiki zuten. 1694an jabetza herriari eman zitzaion. Gaur egun, herriko zerbitzuak aterpetzen ditu.