Burdin Aroko (K.a. 800-300) hilobi-monumentuak dira harrespilak edo cromlechak. Harriz osatutako zirkuluak dira, lurrean bertikalki hondoratuak. Hilobi honen erdian "zista" izeneko gela bat dago, hildakoaren hondakin erraustuak gordetzen dituena. Harrespilek frogatzen dute euskal mendietan oso aspalditik jendea bizi izan dela.