Sarrazenoen kontra gudukatu zen Karlomagnoren zalduna zen Errolan. 778. urtean, mugarantz zihoala, arroka batek Errobi ibaiaren hegiko pasabidea oztopatu zion. Zaldiaren putar ukaldi batek arroka bitan hautsi zuen, eta hala Errolanek hegoalderantz jarraitu ahal izan zuen.