Zuhaitz hau Ipar Amerikako ekialdekoa da jatorriz. Beste arbola hostotsu batzuekin hazten da, hala nola lizarrekin, ezkiekin eta beste haritz mota batzuekin. 1724tik sartu zuten Europan, eta gaur egun Eskandinaviako hegoalderaino hedatzen da. Garaian, haren apaindura ezaugarriengatik landatzen zen, udazkeneko hostotzagatik bereziki. Gaur egun, gero eta gehiago erabiltzen da oihana berritzeko, europar haritzak baino zaluago hazten baita.