Artzainaren bizilekua da etxola. Kabalen bazkalekuen ibilbideari lotuta dago. Gaur egun, ibilbideak oraino baliatuak dira artaldeak belarra jateko. Aldiz, etxolaren erabilera aldatu da denborarekin; baina etxola batzuetan artzainek gasna fabrikatzen segitzen dute.