Hemen, lepo honen bi aldeetan, Pirinioetako pasabidearen bilakaera ikus daiteke. Izan ere, Donejakue bidearen bi ibilbide iragaten dira. Lehena lepotik oso hurbil dago, eta erromatarren garaitik baliatzen den antzinako ibilbidea da. Bigarrena, mendebaldean, Arnegiko Errobiren bazterrean, ibilbide modernoa da eta Luzaideko herria zeharkatzen du.