Kondairaren arabera, jentil batek (euskal mitologiako izakiak) harri hori Auza menditik bota omen zuen, Iruñeko katedrala suntsitzeko asmoz. Baina gaizki apuntatu zuenez, arroka Hargibelen oinean erori zen. 30 tona inguruko harri mokor hau mugitu daiteke. Ea bada, entsea zaitez!