Harrespilak burdin aroko hilobiak dira (K. a. 800-300 urte); lurrean zut-zutak sartuak diren harriak dira, zirkuluan ezarriak. Hilobi horren zentroan bada ganbara bat, non erraustu hilaren hondarrak ezartzen baitziren. Harrespilek erakusten dute euskal mendietan jendea biziki aspalditik ibiltzen dela.