Etxola harriz egin mendiko arditegia da, udaldian artzaina eta haren ardi tropa aterpetzen dituena. Eraikina gune lauan kokatua da eta pentze baten ondo-ondoan. Ibilbidean zehar borda batzuk ageri dira eroriak, izan ere, laborantza eta artzaintza aldatzen ari dira eta leku horiek bazterrera uzteko joera dute.