Iratze arrunta Euskal Herri osoan bada, eta ustiatzen da lekua ez delarik malkartsuegia. Uda bukaeran moztua da eta idortzera utzia, eta hazkuntzako animalientzat inaurkin gisa erabilia. Lehen belar metak egiten ziren iratzearekin, orain belar zamak egiten dira.