Sai arre franko bada Euskal Herrian, eta Larla mendian ohantzeak badituzte harrapari hilikijale handi horiek. Ohantze arrunta eraikitzen dute erlaitz batean eta ume bakarra hezten martxo erditsutik ekain bukaera arte. Kabala hazlearen laguntzaileak dira, hilak diren kabalen hilikiak garbitzen baitituzte.