Txilar aldaera ugariren artean, euskal mendietako lur azido, eguzkitsu eta hezeetan, Daboecia cantabrica landarearen presentziaz ohartzen gara, erikazeoen edo ainarren familiako landarea. Arrosa bizi koloreko eta girgil itxurako loreak dauzka ezaugarritzat, oso ezti-emaileak eta beraz, erleez oso estimatua.