Iturriederreta lepoan, burdinbidearen ondoan, platano eder batek itzal pixka bat ekartzen die ardi latxei... edo Pirinioak zeharkatzera doazen GR10 bideko ibiltariei. Euskal Herrian anitz hedatua den zuhaitz honi, latinez platanus hispanica, platano arrunta edo alboa deitzen zaio euskaraz.