Lepo hartatik, aspaldiko artzainen pasabidea, gailurra igotzeko aukera duzu eskuinaldean (15 mn J/E). Gailurrean, kapera handi baten aztarnak aurkitzen dira (20 m luze), XVIII. mende hastapenean ermita baten aterpe izan omen zena; berantago, gailurrak Napoleon garaiko gotorleku bat errezibitu zuen.