Lepoa baino doi bat aitzinago, 76 zk. mugarriak Espainiako lurraldeko sartzea seinalatzen du. Harri zabal baten ondoan kokatua da, iruinarri zahar bat etzanik, non ondoko idazkun horiek grabatuak diren: “Y” Itsasu adierazteko, “Ez” Ezpeleta adierazteko eta “BB” Baztan Bidasoa (Baztango ibarra) adierazteko.