Gailurretik, argiki ikusten dugu ipar-ekialdean eta mendiaren oinean, Zugarramurdiko herria. Sara bezala, herri hau ere bere harpeengatik famatua da. Behiala, ezohiko erritu pagano batzuen lekua izaten ziren, tripa joko paregabeak eta etengabeko dantzak suaren inguruan. Hantxe elkartzen omen ziren sorginak.