Ibanteli gailurrean, harkaitz baten gainean lauburu bat ikus daiteke. Beste eskualde batzuetan ere aurki daitekeen ikur hori, euskal nortasunaren adierazle handi bat da. Duen erranahia ez da arras finkatua, baina biziaren, eguzkiaren, zeruaren eta lurraren zikloari erreferentzia izan daiteke.