San Nikolas kaperaren sortze data ezezaguna da. 1059ko idazki batean aipatzen den priore-etxe baten mende zegoen. Mendeetan zehar behin baino gehiagotan zaharberritu da eraikina. Horren lekuko dira XII. edo XIV. mendeko tinpanoak koroatutako atea eta XVII. eta XVIII. mendeetako kaperaren barneko apaindura.