Inguruko muinoak arroka ama gisutsu batez osatuak dira. Ondorioz, flora eta fauna berezia daude hor, eta ibilbide honetan guti gorabehera aise ikus daitezke. Aipagarrienen artean, ibiltariak orkidea salbaien espezie batzuk eta antzandobi arrunta miresten ahalko ditu.