Lepo hartatik, ondarezko balioztatze bidexkarekin bat egiten dugu. La Redoute des Émigrés gotorlekura heltzen ahalko gara (Napoleon garaiko gerlen aztarnak), eta protohistoriaren lekukoak aurkitzen ahalko ditugu: tumulu batean, zilo soil batek trikuharri baten kutxa dela salatzen du (trikuharri zaharra); beherago, etzana den harri bat, beste trikuharri baten hondarrak, eroria, K.A.ko 3000 urte ingurukoa.