Ibilbidearen abiapuntutik, agian, bidean agertzen diren galtzadetaz ohartu zara. Ibilbideak galtzada zahar bat segitzen du, mugaz bestaldera, jendeen eta ateratako meen zirkulazioa errazteko bide erromatarra. 1936tik goiti, espainol iheslariek ere erabili zuten bide hori.