Etxe ederren eta latsagia tradizionalaren artean, Akamarreko portua ibaian egin zen merkataritzaren lekukoa da, denbora hartan itsasbazterreko ibaiak salgaien garraiatzeko erabiliak baitziren. Hango ontzileku lauzatuetan ontziak kargatzen ziren eta kargaz husten, Biduzeren heina gora izan ala behera; alabaina Aturriren ibaiadarra da, eta beraz, mareen arabera mugitzen da.