Moulié etxaldearen gainaldean, xendratik ikuspuntu ederra bada Bidaxune gainera, haren gaztelura eta Biduze haranera. Biduzeren bihurgune zabalek haran ordokia eraiki dute, hezea eta alubioiz aberatsa, ezin hobea zereal-laborantzarako edo berrikiago egiten den kiwigintzarako.