RD 20 errepidea zeharkatu (arretaz) eta parean den (doi bat eskuin) Landako Bidea hartu 0,7 km-z, oihan baten bazterrera iritsi arte. Orduan, ezker hartu (kasik gibelera eginez) oihana luzatzen duen bidexkatik, eta 200 metro urrunago, erreka batera jaisten den eskuineko bidexka hartu, ondotik etxalde batera berriz igotzen dena (Mehatsea). Ezkerreko bidexka hartu eta tontor-lerroan doi bat segitu errepidera iritsi arte, bi bihurgune jaitsiz. Eskuin hartu eskola publikora heltzeko. (492 caractères espaces compris)