Eskola gibelean utzi eta harriztatutako bidetik ezker hartu 100 m-z. Ibia iragan, baita xeila ere, eta Etxeberri etxalderaino igo. Eskuineko errepidetik segitu, D249 errepideraino. D249 errepidea zeharkatu (iturria) eta parean duzun oihanpeko bidexka igo; tontor-lerrora iritsi eta eskuin hartu. 200 metro urrunago, ezker hartu errepide batera iristeko. Errepidearen eskuin aldetik segitu. Zure ezkerrean diren antenak gibelean utzi ondotik, eskuineko errepide ttipia hartu. Zut-zut igotzen da hastapenean, gero ordokia da (etxeetarako zenbait sarbide utzi zure ezkerraldean) Itsasuko hegazkin zelaia arte.