Zubia iragan eta 50 metro urrunago, ezker hartu bidexka batean eta 300 metro urrunago, eskuinera doan beste bidexka batean, Elondare eraikin pedagogikora daramana. Eraikina eta gero, ezker hartu eta oihanpean jaisten den bidexka segitu. Eskuin aldetik hartu behar den artzainaren bidexkara (Allée du Berger) iritsi, eta ezker hartu Larraldea bidean. Justu ondotik, eskuin hartu Arditegiaren karrikan (Rue de la Bergerie), gero Juanchuto etorbidean eta lorezainen karrikan (Rue des fleuristes). Kanboko hiri barnera iritsi.