Zubia hartu. “T” itxurako bidegurutzean, eskuin hartu aterabiderik gabeko errepidean, etxeraino. Errepidea bidexka bihurtzen da, hortik segitu. Hastapenean ordokia, bidexka zut-zut igotzen da, eskuinera bihurtu aitzin. Beste patar bat ekialdera buruzko tontor-lerrora iritsi baino lehen. Tontor-lerroa segitu 4,5 km-z (gotorlekuak, harrobi pasabideak) Pinodietaraino (koztzatzu bideko bidegurutzea), eta Pinodieta leporaino (D20 errepidearekiko bidegurutzea).