Bidexka zeharkatu beste bidexka belartsua hartzeko, xeila eta iturri batera doana.
Errepidean ezker hartu (Sortako Bidea), eta hortik segitu 1,5 kilometroz. Muinoaren gainera iritsi baino lehen, ezkerreko bidexka atzeman, laster bide belartsu bilakatzen dena hesi baten luzeran. Berotegi batzuk luzatzen dituen bidexka berri batera doa, errepidera iritsi arte. Errepidean segitu, zentral elektriko baten aitzinetik iragan. 250 metro urrunago (Larregaina), ezker hartu jaisten den bide legartsu batean.