Beherago, lehen xeila bat iragan (zure gibeletik hetsi) pentze batean sartzeko. Pentzea luzatu beste xeila bateraino, eta pagadi eder batean jaitsi. Hondoan, erreka baten heinean, ibitik iragan eta errepide zut eta mundrunatu bateraino berriz igo. Errepidean ezker jaitsi (zorrotz) eta ezkerrerako bihurgune batean bertan utzi eta beste xeila batetik zeharkatu behar den pentze batean sartu (berriz igo, beste xeila izanen da bidearen puntaraino). Etxe multzo batera iritsi (Bazterretxea), zeharkatu behar dena.