Zurezko xeila baten heinean, ezkerreko bidexka hartu, abiapunturaino jaitsi bidexka belartsu eder batetik (zutabeak) eta zut segitu oihaneko bidetik, D137 errepidera iritsi arte. Zuhurki zeharkatu pareko bidexka hartzeko, pentze bat inguratzen duena. Trenbide azpitik iragan Errobi bazterretara iristeko. Ibai hegitik segitu doi bat. Ondotik bidea Errobitik urruntzen da beste trenbide batera iristeko (Milafrangako tren geltokia).