Elezaharrak dio 9. mendean euskaldunak ebanjelizatzera etorri zen Leon artzapezpikuari burua moztu ziotela Normandiarrek, eta mirakuluzko iturri bat atera zela burua erori zen tokian. Erromesaldi leku bilakatu zen eta kapera bat eraikia izan zen toki hartan. Baionako bestetako estreinaldian deitzen den Leon Erregeak hiriko patroi saindua den Leon irudikatzen du.