Azkope gailurrean arroka oso gogorreko azala agertzen da. Granitoa da hori, batzuetan kuartzoko lerro-itxurako zainez hornitua. Arroka magmatikoa, duela 300 milioi urte baino gehiago sortua, eta Pirinioetako mendi katearen oinarria osatzen duena, Cauterets edo Néouvielle mendiguneetan ere aurkitzen dugu.