Oraindik beste 30m egin eta ezker hartu, bikeztaturiko aldapa piko batean behera (poliki joan). Oinezkoentzat eta bizikletentzat den bide hori, Txingudi badiaren gainean doan balkoia egiten duen egurrezko egitura ausart baten gainean doa gero. Bizikleta-bideari segi, orain parke bat zeharkatuz (jolastokia). Badiari so den bistalekua, Hondarribia eta Jaizkibel mendia aurrean dituela. Bizikleta-bidean, oraindik 900m egin. Itsas zentrora heldutakoan (biribiltxo bat), aurrera segi, bizikleta-bidean. Zuhaitzez beteriko Zokoburuko biribil handira heldutakoan (platanoak eta palmondoak), ezker, Laranjondoen karrika hartu eta 50m inguru egin; gero eskuin aldera trabeskatu (kontuz) eta bi landaresi artean doan bizikletentzako bidexka bat hartu. Hortik jarraiki, Hendaiako portuaren itzulia egin dezakezue. Portuko zabalgunea pasa (6,5.km) eta ur ertzetik segi. Amaieran (eskuinetara, aparkaleku bat dago), eskuin hartu eta Zokoburuko muturrera helduko zarete. Naturgune babestu baten ikuspuntua da, bai eta porturako sarbidera doan itsasartearena ere (panela «Sentier du Littoral-Itsasertzeko bidea»). Eskuin jarraitu, bizikleta-bide batean, Hendaiako Hondarraitz hondartza luzearen ertzean. Bizikleta-bidea amaitzen denean (9.km), segi norabide berean, hiribide nagusian. Ur zurrustak jaurtitzen dituen iturria duen biribil txikian, aurrera jarraitu eta, handik gertu, turismo bulegoa duzue, hondartzaren aurrean.