Lurpeko arraildura bati lotua den berezitasun geologikoaren ondorioz, Urtsua mendi berezia da, iturriz josia. Maila freatikoek eta beste ur-sareek mendiaren bazter frankotan isurbideak kausitzen dituzte. Ibilaldiaren lehen partean, Lapeyreren ibarrean goiti doan iturbidean ikusiko dituzu edateko ur hodi baten begi franko; Baionako hiriaren ur beharrak biltzen dira hemen! Ibarxka itzalean da, lohia zapatei lotzen zaie noiztenka, baina ibilaldia laketa da pasabide fresko eta loretsu horretan. Iramalda lepoan paisaia kanbiatzen da. Goratasuneko pentzeak dira ageri orain, larreak eta Lapurdiko kaskoak urrunean. Bide errazen bazterrean, goxo da gelditzea bazterrei so egoteko, ikuspegi zoragarria baita mendietatik itsasbazterreraino.
Trait - Balisage directionnel sur supports locaux
Itzulia
Ur-gunea
Natura (fauna, flora)